XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bere iritziz, ba dago gizartean fisikaren eta psikologiaren alorretik at erortzen den zenbait gauza: ingurukoek beharturik hartzen ditugun jokabideak, pentsakerak eta sentikerak.

Izan ere hoietxek dira hain zuzen soziologiak azter behar lituzkean gaiak.

Gizon batek egiten duen ekintza bat, alde batetik berea da, hots, psikologiaren azterkizun, bainan ekintza horixe beste gizon batzuen jokabidetan aurkitzen badugu, nork egin duen axola gabe, gizarte hartan finkatutako ekintza bat dela esan dezakegu.

Bere burua hiltzen dutenak alderdi guzitan dira.

Soziologilariak ez du aztertuko horrelako gizon bakar batek egina, gizartean zenbaitzuk, zergatik, nola egiten duten baizik.

Hau nolabait adierazteko, adibide bat ipintzen zuen Durkheim-ek: Gorputz bat zelulaz osatua dago, bainan gorputzaren bizitza zelulenengandik desberdina da eta beste izakera maila batetan dago; gizartean ere halatsu gertatzen da, gizartea gizakiz osatua dago, bainan gizarte bizitza gizonen bizitzak baino zabalagoa da.

1893-an Lan banaketa gizartean izenburuko liburua argitaratu zuen.

Liburu honen lehendabiziko zatian, gizarteko gertariak lan banaketaren ondorioak bezala aztertzen ditu.

Antzinako gizarteak eta gaurko aurreratuak konparatuaz, Durkheim-ek lehengoetan elkartasun mekanikoa deitzen ziona aurkitzen zuen eta oraingoetan elkartasun organikoa.